Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta HARA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HARA. Mostrar todas las entradas

jueves, 12 de enero de 2012

HARA proiektua

HARA-rekin geure burua lantzen

HARA La Salle ikastetxeek 2010-2011 ikasturtean martxan jarritako proiektua da. Honekin Haur Hezkuntzatik, Batxillergorarte  egiten dute lan, hau da,adin guztietarako pentsatutako proiektua da.

Honen helburua barnetasuna lantzea txikitatik helduak diren arte: arnasten ikasten dute, erlasatzen, sentimenduak adierazten, euren burua topatzen, etab. ikasten dute. Batez ere, aurretik aipatu dudan bezala, bakoitzak bere burua lantzea du helburu. 

Horretarako hainbat jarduera pentsatuta daude eta jarduera hauek adinaren arabera aldatzen edo garatuagoak izaten joango dira. Ariketa hauetako batzuk pratiketako egunerokoan ikusi ahal izango dituzue.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

AZAROAK 16, ASTEAZKENA

Nere lehen ipuin kontaketa

gaur lehenengo aldiz ipuina kontau dut. Zazpi antxumeen ipuina izan da haurrei kontatu diedana. Andereño Josune dei bat egitera joan eta ipuina kontzeko eskatu dit. bapatean harrapatu dit eta hasieran urduri jarri naiz. "IPUINA!!!!! NOLA???" pentsatu dut. Baina haurra niri adi-adi begira nituela  konturatzean irakurtzen hasi naiz bi aldiz pentsatu gabe. 

Azkenean konturatzerako ipuina irakurrita neukan eta bastante ondo egin dudala uste dut. Hoberena... askotan pentsatu gabe egitea. Bapateko gauza izateak lagundu egin dit. Oso esperintzia ona izan eta hurrengoa jada ez da lehenengo aldia izango eta lasaiago egingo dut. Haurrak ere gustura egon direla uste dut.

Bakoizatren sentimenduak lantzen

Gaur goizean "HARA"-ko beste jarduera bat egin dugu. Honen helburuak gorputza erlaxatzen ikastea, behin erlaxatuta gaudenean gure barne bizitza sortzen dela sentitzea eta gero hori marrazki batean adierazi ahal izatea dira.

Jarduera hauek taldean egiten ditugu eta leku gehiago dagoela eta, ingeleseko gelara joan gara. Bertan haurrak lurrean etzan dira begiak itxita, buruz gora edo buruz behera. Bitartean Aladinen ipuina kontatuko diegu. Ipuin hau kontatuko diegu. Amaitutakoan, ikasleek Aladin direla imaginatu dute eta alfombra magikoan bidaiatzen zutela, zoriontsuak izan diren toki batera.

Ondoren borobilean eseri eta bakoitza non egon den eta nola sentitu den kontau digu. Eta gero ikasle bakoitzak paper batean margotu du egin duen bidaia. Batzuk hondartzara joan dira, beste batzuk anoetara, besteak ilargira bidaiatu dute...

Bidaia marrazten














Bihar jada osteguna eta ez dut astea bukatzeko gogorik. Aste hau amaitzean beste aste bat bakarrik geratuko zait eta. Baina oraindik aste batean esperintzia asko bizitzeko astia izango dugu.

Biarrarte!!!!!!

sábado, 12 de noviembre de 2011

AZAROAK 11, OSTIRALA

San Martin eguna. Eta guk ere gelan gure Martintxo genuen...



Gaurko egunean perkusizko intrumentuak landu ditugu, bai goizean eta baita arratsaldean ere. Goizean, danborraz eta panderoaz lagunduz, andereñoak egiten zuena haurrak beren belaunetan joaz errepikatu behar zuten. Arratsaldean lan sakonagoa egin genuen. Arbelean kortxeak eta beltzak marraztu zituen eta haurrei eman zien danborra eta panderoa eurek jo zezaten. 

                                                                                              
Honetaz aparte "Hara" proiektuko beste jarduera bat egin genuen. Beste batean esan dudan bezala, orain astero bat egiten dugu. 

Kasu honetan tentsioa eta lasaitasuna lantzea zen  helburua. Horretarako ikasleak lurrean etzan ziren andereñok musikalasaia jartzen zien bitartean. Gero Josunek esaten ziena egiten joan behar zuten:

- Begiak fuerte itxi eta gero lasaitu.
- Ahoa fuerte itxi etagero ireki lasaituz.
- Ukondoak tolestu gogor eta gero besoa luzatu.
- Bi hankak tolestu gabe zituztela, bat airean altsatu mantenduz eta gero lurrean jarri berriz ere.

Ariketa hauek egindakoan, umeak lurrean etzan ziren besoak eta hankak luze-luze eginda zituztela eta begiak itxi zituzten lasaitasun handiz. Horrela zeudela Andereñoak imaginatu behar zuten esaten zien. Lasai-lasai egon behar ziren, baina ez zuten guztiak lortu geldi egotea. Askok arazoak izaten dituzte lekuan geldi egoteko denbora batean. 





Ostirala egun lasaia izan zen eta azkar pasa zitzaidan. izugarri gustora egoten naiz gelan haurrekin baina deskantsatzeko denbora ere behar dut, horregatik oso ondo etorriko zait asteburutso hau. 

Denok deskantsatzera, astelehena indarrez asteko.

Astelehenerarte...

viernes, 4 de noviembre de 2011

AZAROAK 4, OSTIRALA

Bigarren asteo azken eguna...

Gaur "Hara" proiektuko beste jarduera bat egin dugu. Ia astero bat egitea tokatu zaigu. Arratsaldean egin dugu eta gaurkoan atsegin dugu eta ez dugu atsegin terminoak landu behar genituen. Horretarako haurrei esku banatan aurpegitxo marraztu diegu: batean, aurpegi alai bat eta bestean aurpegi triste bat. Aurpegi alaia "atsegin dut" termonoarekin erlazionatzen da eta aurpegi tristea "ez dut atsegin" terminoarekin.

Jarraian jostailuzko janariak erakutsi dizkiegu. Gustukoak bazituzten irrifarrea zuen eskua altxatu behar zuten eta gustukoa ez bazuten aurpegi tristea zuen aurpegia. Prozesu hau jostailuekin eta arropekin errepikatu dugu. Haurrek oso ondo pasa dute, baina batzuek oarindik ere ez zuten oso argi terminoen eta aurpegien arteko harremana eta nahastu egiten zire.

Honetaz gain gaurko eguna besteen antzekoa izan da, baina haurrak oso aztoratuta zeuden azken eguna zela eta.

Mantalak etxera eraman ditugu. Jada pasa da bigarren astea. Orain deskantsatzeko bi egun dauzkagu eta jarraian daukagun 5 eguneko asteari aurre egiteko prestatzeko.

Besterik gabe, HURRENGO ASTERARTEEE!!!







miércoles, 26 de octubre de 2011

URRIAK 26, ASTEAZKENA


Gaurko eguna lehengoaren antzeko hasi da, desberdintasun bakarra: ni urduri egon beharrean klasean sartzeko irrikan nengoela. Oinarrizko jarduerak lehenengo eguneko berak izan dira gaurkoan ere: arduraduna aukeratu, txokoetan lan egin goizean eta arratsaldean, … Beraz dena errepikatu beharrean, aurreko egunarekin konparatuz egindako jarduera desberdinak aipatuko ditut.

Honekin hasi aurretik esan nahi nola aurrekoan ahaztu egin zitzaidan aipatzea goizero, lehen orduan, Ulises egiten dutela. Askori hau ezezaguna egingo zaio eta horregatik beste sarrera batean termino edo proiektu hau zertan datzan azaltzen saiatuko naiz.

Hau argituta gaurko ekintzak azaltzera ekingo diot. Klaseko lehen orduan, orain lantzen ari garen gaiarekin zerikusia duen ipuina jarri die andereño Josunek ordenagailuan. “Etxea” lantzen ari garenez, gaurkoan tokatzen zen ipuina “Zazpi antxumeak” zen.

Gaurkoan egin dugun bigarren ekintza, “HARA” proiektuaren lehen ariketa izan da. Ariketa haur “Hazkura dut sudurrean” izenekoa da eta sudurraren kontzientzia hartzeko egiten da. Lehendabizi paper zati txiki bat banatu eta denok zintz egin dugu, sudurrak garbi-garbi izateko. Gero, ariketari hasiera emateko arnasa hatu dugu sudurretik eta ahotik bota dugu eskura; horrela arnasketaren kontzientzia hartzeko. Bigarren pausoa sudurra margotzea izan da kolore desberdinez eta bakoitza ondokoarekin “eskimal muxua” ematea. Honekin primeran pasa dute haurrak. Amaitzeko eta aldi berean haurrak lasaitzeko, lurrean etzan gara buruz gora eta eskuak sabelean jarrita, arnasa sudurretik eta ahotik bota dugu, andereñok jarrita abesti lasaia entzuten genuen bitartean.
            
Hau izan da bigarren eguna. Ni geroz eta gusturago nago eta haurrek ere geroz eta konfiantza gehiago dute, nahiz eta batzuetan andereño “berriaz” aprobetxatzen diren, andereño Josunek uzten ez dizkien gauzak eginez.