Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta ULISES. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ULISES. Mostrar todas las entradas

lunes, 7 de noviembre de 2011

AZAROAK 7, ASTELEHENA

Asteko lehenengo eguna. Denok deskantsatuta hasi dugu astea, baina batez ere haurrak eta hau oso nabaria zen. Hitzegiteko gogo handia zuten eta geldi egoteko gogo gutxi. 

Astea, besteetan bezala, asteburuan egindakoa denon artean komentatuz hasi dugu. Baina beti aipatzen ditudanak alde batera utzi eta egun honetan egindako ekintza bereziak aiptuko ditut. 

Lehenengo orduan, ariketa bat egin dugu, non helburua formak desberdintzen jakitea zen. Horretarako andereñok bi zirkulu prestu ditu. Beheko argazkian ikusten dira. Borobil urdinean karratuak sartu behar zituzten bestean karratuak ez zirenak. 



Haur batzuek erreztasun handiz desberdintzen dituzte formak eta segituan dakite non sartu behar duten beraiei egotzitako irudia. Beste batzuek nahi eta ariketa ondo egin ez dakite zergati aesaten eta beste batzuei, formak desberdintzean duda gehiago izaten dituzte. Baina orokorrean lau urterekin badakite irudi bakoitza zein den. Hemen beran ariketa honen argazki batzuk azaltzen dire eta bertan haurrak lanean ikus ditzakegu.






Jarduera hau amaitzean, "sensor" egin dugu. Jarduera hau egiteko ingeleseko gelara joaten gara, bertan beharrezoa den proiektorea baitago. Ariketa honekin, irakurmena lantzen dute. Egun desberdinetan gai desberdinekin zerikusia duten hitzak lantzen dira. Horrela paretan irudia eta izena proiektatzen dira eta izena ere esaten dute. Horrela haurrek izena irudiarekin eta hitzarekin erlazinatzen dute. Hemen behean adibide gisa bi argazki jartzen dizkizuet.



Goizean ere, "Ulises"-en beste jarduera bat egin dugu. Helburua desberdintasun eta desberdintasun kontzeptuak ezagutzea zen. Horretarako andereñok irudi bat erakusten zien eta bertan berdintasun eta desberdintasunak identifikatu behar zituzten.


Aipatu nahi dut "Ulises"-en ariketak egitean, egin beharrekoa animali batzuekin erlazionatzen dituztela: Behatzea igel batekin, oilarra identifikatzearekin, lehoia erlazionatzearekin eta jirafa bereiztearekin. Hemen beheran ikus dezakegu hau adierazten duen irudia. 



Astearen lehen eguna pasa da. Asteazkenean sukaldaritza dugu eta bihar errezeta goxo bat pentssatu beharko dugu. LANERA!!!!!!!!

miércoles, 2 de noviembre de 2011

AZAROAK 2, ASTEAZKENA

Bigarren astea.


Aste hau oso laburra da. Hiru klase egun baino ez dauzka. Gaur aste honetako lehenengo eguna izan da eta aurreko astean bezala hasi da, hau da, haur bakoitzari asteburu luze honetan egindakoa galdetuz. 

Gaurko eguna aurreko asteko astelehenaren oso antzekoa izan da. Esan dudan bezala ikasle bakoizak zer egin duen azaldu digu eta jarraian txokotean banatu dira. Arratsaldean "Ulises"-en jarduera bat egin dugu, aurrekoan beste sarrera batean azaldu nuena eta lateralitatea lantzeko helburua duen. Gero txokoetan banatu dira berriz ere eta patioan jolasean ibili ta gero etxera joan gara.

Atsaldean txokoetan geundela, Josune andereñoa momentu batean enkargu bat egitera joan da eta ni bakarrik geratu naiz gelan aurrekin. Orain arte eznekien zein zaila zen 24 ume kontrolatzea. Txoko bakoitzean lan bat egin beharra zeukaten eta batzuei laguntzen nien bitartean besteak deika neuzkan. Hasieran urduri jarri naiz denekin batera ezin nuelako, baina lortu dut aurrera eramatea. Beno, horrelako egoerekin ikasten da...

Bihar berriz ere osteguna da, beraz konturatzerako asteburua berriz ere eta deskantsatzeko aukera.

lunes, 31 de octubre de 2011

URRIAK 28, OSTIRALA

Berandu baina lortu dut tartetxo bat ateratzea nire egunerokoa osatzeko.

Ostirala praktikatan gauden lehenengo asteko azken egun izan zen. Haurrak nahiko aztoratuta eta berritsu zeuden, zaila egin zitzaigun hauek eserita eta lanean aritzea.
           
Egun honetan “Ulises” proiektuaren beste jarduera bat landu genuen. Oraingoan ariketaren helburua lateralitatea lantzea zen. Haurrak eskuina eta ezkerra lantzeko egiten dute ariketa hau. Gelako alde bateko paretan kolore berdea duen txartel bat dago, beste aldean txartel gorri bat. Haurrak binaka lurrean jartzen dira buruz gora eta luze-luze eginda. Lurrean etzateko postura aldatu egiten dute modu desberdinetan etzanez baina gaurkoan hori tokatu zen. Horrela etzanda zeudela irakasleak berdea edo gorria esaten zien eta haurrak kolore hori zegoen alderantz biratu behar ziren. Horrela bi kolore horietako bakoitza eskuinarekin eta ezkerrarekin erlazionatzen dute (adibidez, berde kolorea ezkerrarekin eta gorria eskuinarekin).

Arratsaldean, ingelesa izan genuen egunero bezala. Ostirala zenez haurrek ariketak egiten zituzten bitartean ingeleseko irakasleak eta nik euren karpetak prestatzen genituen gero etxera eraman zitzaten. Klase hau bukatu zenean, irakasleak mesedez eskatu eskatu zidan beste ondoko klasekoekin berdina egiten laguntzeko, hau da euren karpetak prestatzen laguntzeko. Beraz arratsalde horretan bi klaseko haurrekin egon nintzen ingelesean.
            
Ostirala eta gero lau eguneko asteburu bat genuen zain. Jada bi egun pasa dira eta beste bi geratzen zaizkigu baina ni behintzat desiratzen nago asteazkena iritsi eta klasera joateko.


Bigarren astea hasteko zain…

jueves, 27 de octubre de 2011

URRIAK 27, OSTEGUNA

3 egun gutxiago...


Iada hiru egun egin ditugu praktiketatan. Egunero gusturago nago eta haurrek ere geroz eta konfidantza gehiago dute nirekin. 


Gaurko eguna aurreko bien nahiko antzeko izan da. Egunero badaude oinarrizkoak diren eginbehar batzuk aurretik blogean aipatu dudan bezala. Baina gaur psikomotrizitaeta izan dugu lehen aldiz. 


Atentzioa deitu dit psikomotrizitate klase hau ez dela aurretik, klasean, ikusi ditugunen berdinak. Adibidez , beste gauza batzuen artean,  ez dute blokez egindako eraikuntza bat botatzen. 

Lehen orduan, hau da bederatzietan, psikomotrizitateko irakaslea klasera etorri da haurren bila eta denok batera joan gara gimnasiora.  Gero, behin han geundela, haurrei baloiak banatu dizkie eta hauekin ariketa batzuk egin dituzte. Jarraian zirkuitu bat prestatu die material desberdinekin eta bi aldiz errepikatu dute. Amaitzeko "sagu txiki" jolasera jolastu gara. Umeak oso entretenituta egon dira klase honetan, agerikoa da gustuko dutela.

Honetaz gain, "Ulises" proiektuan  sartzen den beste jarduera bat landu dugu gaur. Irakasleak lurrean, irudiz osatutako panel bat jarri du. Haurrek une batez irudiak behatu eta irakasleak panela kentzean, bertan zeuden irudiak aipatu behar zituzten, beti behatu eta identifikatu lemarekin. Bigarren ariketan, irakasleak pieza batzuez osatutako irudi bat erakutsi die eta haurretako bati pieza horiek eman dizkio, irudia errepika zezan. Ikasleak oso ondo pasatzen dute "Ulises" osatzen duten jarduerekin, oso dibertigarria egiten zaie eta oso adi egoten dira, nahiz eta beti dagoen "reboltosoren" bat.


Iada bihar ostirala da eta asteburu luze bat dugu zain, denok deskantsatu ahal izateko.

miércoles, 26 de octubre de 2011

ULISES PROIEKTUA


Lehen egunaren azalpena eman dudanean ez dut aipatu atal hau. Lehen orduan, arduradunak bere eginbeharrak egin eta gero Ulises egiten dute. Aurretik entzun izan dugu zerbait proiektu honen inguruan eta egia esan niri atentzioa gehien deitu didana izan da, aurretik sekula ikusi gabe nengoelako. Zertan datzan ez dakitenentzat argibide txiki bat emango dut. 

Ulises proiektuaren helburu nagusia    haurren neuronak garatzea da, baina honetaz gain, umeei sakoneko eduki  kognitibo batzuk sortzea ere du helburu.

Hau lantzeko helburuarekin, irakasleak txartel batzuk dauzka, bakoitza irudi batekin. Normalean irudiak gaika sailkatuta daude eta gai bakoitza 8 edo 10 irudiz osatua dago. Irakasleak egunean bitan, irudi horiek erakusten dizkie ikasleei, oinarrizko datu batzuk esaten dizkien bitartean. Esaterako, koadro baten irudia bada, zein den bere izena, zein urtetakoa den eta horrelakoak esaten dizkie. Garrantzitsua da haurrek irudia ikusten duten bitartean adi egotea eta ez hitzik egitea. Horregatik  irakasleak geratu gabe esaten dizkie datuak, hitz egiteko aukerarik eman gabe.
            
Egia esan, oraindik ez naiz gai proiektu hau egokia denaren inguruan iritzia emateko, bitan bakarrik ikusi dut eta. Baina bai esan dezaket haurrak irudi bakoitzaren izen eta datuak memorizatzen dituztela kasu gehienetan, eta honetaz gain, desiratzen egoten direla “Ulises”-en momentua iristeko

URRIAK 26, ASTEAZKENA


Gaurko eguna lehengoaren antzeko hasi da, desberdintasun bakarra: ni urduri egon beharrean klasean sartzeko irrikan nengoela. Oinarrizko jarduerak lehenengo eguneko berak izan dira gaurkoan ere: arduraduna aukeratu, txokoetan lan egin goizean eta arratsaldean, … Beraz dena errepikatu beharrean, aurreko egunarekin konparatuz egindako jarduera desberdinak aipatuko ditut.

Honekin hasi aurretik esan nahi nola aurrekoan ahaztu egin zitzaidan aipatzea goizero, lehen orduan, Ulises egiten dutela. Askori hau ezezaguna egingo zaio eta horregatik beste sarrera batean termino edo proiektu hau zertan datzan azaltzen saiatuko naiz.

Hau argituta gaurko ekintzak azaltzera ekingo diot. Klaseko lehen orduan, orain lantzen ari garen gaiarekin zerikusia duen ipuina jarri die andereño Josunek ordenagailuan. “Etxea” lantzen ari garenez, gaurkoan tokatzen zen ipuina “Zazpi antxumeak” zen.

Gaurkoan egin dugun bigarren ekintza, “HARA” proiektuaren lehen ariketa izan da. Ariketa haur “Hazkura dut sudurrean” izenekoa da eta sudurraren kontzientzia hartzeko egiten da. Lehendabizi paper zati txiki bat banatu eta denok zintz egin dugu, sudurrak garbi-garbi izateko. Gero, ariketari hasiera emateko arnasa hatu dugu sudurretik eta ahotik bota dugu eskura; horrela arnasketaren kontzientzia hartzeko. Bigarren pausoa sudurra margotzea izan da kolore desberdinez eta bakoitza ondokoarekin “eskimal muxua” ematea. Honekin primeran pasa dute haurrak. Amaitzeko eta aldi berean haurrak lasaitzeko, lurrean etzan gara buruz gora eta eskuak sabelean jarrita, arnasa sudurretik eta ahotik bota dugu, andereñok jarrita abesti lasaia entzuten genuen bitartean.
            
Hau izan da bigarren eguna. Ni geroz eta gusturago nago eta haurrek ere geroz eta konfiantza gehiago dute, nahiz eta batzuetan andereño “berriaz” aprobetxatzen diren, andereño Josunek uzten ez dizkien gauzak eginez.