Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta egun bereziak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta egun bereziak. Mostrar todas las entradas

sábado, 19 de noviembre de 2011

AZAROAK 17, OSTEGUNA

HOSTO FESTA

Ostegun arratsaldean hosto festa ospatu genuen. Ospakizun hau udazkena ospatzeko antolatzen dute eta protagonista nagusiak hostoak izan ziren.


Frontoiean egun askotan bildutako hostoak pilatu genituen. Bertara atera ginen 4 urteko bi gelak eta ume guztiak korrika joan ziren hostoekin jolastera, VIVALDI-ren udazkena entzuten zen bitartean. 

han hostoak botatzen dizkiote bata besteari eta oso ondo pasatzen dute. Hasieran ni argazkiak ateratzen ibili nintzen baina gero barrura sartzera animatu nintzen. Azkenean haurrak baino hobeto pasa nuen. Hori bai hostoz beteta amaitu nuen.

Oso ondo pasa genuen denok eta naturak eskeintzen dizkigun gauzaz gozatzeko oso modu ona iruditu zitzaidan. Hemen azpian dituzue argazki batzuk ideia bat egiteko.






miércoles, 16 de noviembre de 2011

AZAROAK 15, ASTEARTEA

Ipuin kontalaria!!!!!!!

Atzo, goizeko bederatziak eta  erdietan, ipuin kontalari bat etorri zen eskolara. Ingeleseko gelan elkartu ginen lau urteko haur guztiak eta isil-isilik geratu ginen, ipuina entzuteko zai.

Bi ipuin labur kontatu zizkigun. Biak hortzak garbitzearen garrantziaz itz egiten zuten. Lehenengoan haur bat zen protagonista eta hortzak bai pertsonentzat eta baita  animalientzat ere zeinen garrantzitsuak diren kontatu zigun. Bigarren ipuinean dentista zen otso baten abenturak kontatu zizkigun. haurrak gustora egon ziren hasiera batean, baina denborarekin aspertzen hasi ziren eta geldi mantentzea kostatu zitzaigun. Baina saioaren amaieran haurrentzako oparitxo bat zuten prestatuta: poltsa bat, eta poltsaren barruan, hortzak garbitzeko produktuak, hortzen zainketaren inguruko ipuin bat, sagar bat... Umeak pozez zoratzen bueltatu ziren gelara (eta gu ere).



La Salle ikastetxearen ideologia dela eta, geletan noizean behin erlijioa lantzeko jarduerak egiten ditugu. Erlijio landu baino baloreak lantzen dituzte honen bitartez. Horretarako astean behin edo andereñoak ipuin bat kontatzen die, zeinaren helburua balore bat trasmititzea den. Atzoko egunean hau egitea tokatu zitzaigun. Honetaz gain bibliako pasarte txikitxo bat ere kontatu zen eta abesti bat ere entzun genuen. Normalean momentuko gaiarekin zerikusia du. 

Honetaz aparte, batzuetan txokoetan lanean ari garenean, andereñok orri bat banatzen die non  bost egoera desberdinen marrazkiak agertzen diren. Haurrak egoera horietatk egokiak direnak eta ez direnen artean bereiztu behar dute. Esaterako, Bi lagun joka egoera desegokia eta bi lagun besarkatzen egoera egokia.

Egun bat gutxiago... 



miércoles, 9 de noviembre de 2011

AZAROAK 9, ASTEAZKENA

SUKALDARITZA EGUNA...

Gaur goiz guztia janari goxo-goxoak egiten pasa dugu eta konturatu naiz oso sukaldari trebeak dauzkagula gelan. Gure menua simplea izan da: lehenengo platera pizza eta postre bezala fruta brotxeta. Uuuummmm ze goxoa!!!

Mahai guztiak elakrtu eta haurrak inguruan eseri dira. Pizza baseak zabaldu dizkiegu, denera lau. Lehenengo pausoa tomatea basearen gainean zabaltzea izan da. Denek nahi zuten egin baina pazientzia izan beharra eduki dute. 




Bigarren pausoa urdaiazpiko egosi zatiak botatzea izan da. Haur batzuek nazka aurpegiak jartzen zituzten urdaiazpikoa eskuetan hartzean.


                                 

Atuna ere bota diogu. Nik latak ireki ditut eta olioa bota dut komunean gero haurrak, goilaraz lagunduak eta txandaka urdaiazpikoaren gainean bota dute. 

                                  

Eta amaitzeko...gazta jarri diogu gainean. Momentu honen argazkirik ez dut haurrei laguntzen ari bainintzen. Gero pizza mikrouhinean sartu dugu. Lehenengo emaitza ez da oso ona izan, oso biguna atera zaigu eta oso gutxi egina. Baina beste hiruak labean egin ditugu eta zoragarri atera dira. Jarraian dauden argazkietan ikusten da zeinen gustura jaten zuten haurrek.

                                             

Gero jolas ordura joan gara eta bitartean guk, andereñook, gela txukundu dugu apur bat, nahiko narrats baitzegoen. Gelara bueltatzean eta etxera joan aurretik frutaz eginiko brotxetak egin ditugu. Horretarako fruta desberdinak erabili ditugu: madariak, sagarrak, piña, kiwia... Guk zatitxoak mozten genizkien eta mahai gainean uzten genituen eta beraiek makiltxoan sartzen zituzten nahi zituztenak. Asko gustatu zaie hau, oso dibertigarria iruditu zaie.

                                   

Egun zoragarria izan da. Oso ondo pasa dugu denok, bai haurrek eta baita irakasleek ere. Eta eskolatik tripa beteta atera gara, bazkaldu ere ezin izan dut egin. Sukaldari trebeak eginak gaude!!!! Orain gurasoei  erakutsi beharko diegu zeinen trebeak garen sukaldean.