Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta egunerokoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta egunerokoa. Mostrar todas las entradas

viernes, 25 de noviembre de 2011

AZAROAK 25, OSTIRALA

AZKEN EGUNA...

Gaur azaroak 25, ostirala, praktiketako azken eguna izan da. Behintzat gaur hobeto nengoen eta klasera joan ahal izan naiz. Klasea normal hasi da, beste egunetan bezala: "Ulises" egin dugu eta gero ipuin bat irakurri die. Baina haurrak bazekiten gaur banindoala eta denbora guztian esaten zidaten ez joateko mesedez. Ni, egia esan, ez nintzateke joango, baina orain lanera bueltatu behar gara eta horrela hemendik urte batzuetara irakasle izango gara. 

Goizeko azken orduan, jolas ordutik bueltan, marrazkiak egin dizkidate gelako ume guztiak. Asko poztu naiz ta orain hemen daukat bakoitzaren oparitxo bat, horrela beti gogoratuko naiz beraietaz. Hau da egin didaten marrazki liburuko lehen orria. Ilusio handia egin dit eta betirako gordko dut.




Gero arratsaldean nik sorpresatxo bat eraman diet haurrei: galletak eta globoak. Poltsa batean eraman ditut eta armairu gainean jarri ditut. Denek jakin nahi zuten zer zen eta aulkietan igo dira ilusten saiatzeko. Baina ez dute ezer ikusi eta klase lan batzuk egin arte itxoin behar izan dute sorpresatxoa ikusteko. Ilaran jarri dira eta bakoitzak muxu bat eman dit nik galletak banatzen nizkien bitartean.

Umeak etxera joatean irakasleekin elkartu gara beraiek ere guretzako sorpresa bat baitzuten. Aurrekoan gelan ateratako argazki bat oparitu digute "diploma" batekin. Hemen kus dezakezue:


Orain oso triste nago, baina behintzat beraien oroitzapen asko dauzkat. Gainera espero dut azkar bisitan joan ahal izatea. Josunek esan didan bezala, lan honek asko nekatzen du, baina haurrek eskeintzen duten maitasuna oso baerasgarria da. Horregatik nere helburua irakasle izatea da.


jueves, 24 de noviembre de 2011

AZAROAK 24,OSTEGUNA

ETXEAN GAIXO :(

Gaur goizean klasera joan naiz hasiera batean baina gaizotu eta etxera joan beharra izan dut jolas orduan. Pena handiarekin joan naiz, gaurko eguna eta biharkoa baino ez zaizkidalako geratzen. 

Bihar espero dut ondo egotea klasera joateko gogo handia baitaukat. Bihar praktiketako azken eguna da eta haurrei agur esan beharo diet. Pena handia ematen dit baina oso gustora egon naiz hilabete eta aso ikasi dut. 

besterik gabe, BIHARRARTE!!!!!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

AZAROAK 23, ASTEAZKENA

PIRRITX ETA PORROTX-EKIN DANTZAN

Gaur goizean "SENSOR" egin dugu. Astean bitan egiten dugu normalean eta astean behin sensor eta gero bideo bat jartzen diegu haurrei.

"SENSOR", beste batean azaldu nuen bezala, irudi bat eta bere izena erlazionatu eta ikasteko erabiltzen da. Haurrei gustatzen zaie jarduera hau egitea nahiz eta gero ez diren oso adi egoten.  Baina gaurko momentu onena "SENSOR" eta gero etorri da.

Esan dudan bezala bideo bat jartzen diegu astean behin. Gaurkoan "Pirritx eta Porrotx piraten dvd-a jarri diegu. Dvd honetan abesti desberdinak aurki ditzakegu etaa denen artean erabakitako bat jarri dugu lehendabizi. Gero andereño Josune lan bat egitera joan da eta ni bakarrik geratu naiz beraiekin, abesti desberdinak entzuten genituen bitartean. denbora bat pasata haurrak, hasiera batean lurrean eserita zeudenak,  altxatzen  joan dira eta dantzan hasi dira. Ni ere azkenean animatu naiz eta eurekin dantzan hasi naiz. Amaieran denon artean ilaraluze bat egin dugu eta gela guztian zehar dantzatu gara.

Oso ondo pasa dut eta beraiengandik oso gertu sentitu naiz. Aitortu beharra daukat niri ere Pirritx eta Porrotxen dvd-ak izugarri gustatzen zaizkidala. 

Horrelako momentuetan denbora guztiz aprobetxatzen ari naizela sentitzen dut. Jada bi egun bakarrik geratzen zaizikigu. aste hau besteak baino azkarrago pasatzen ari zait, nahiz eta alderantziz izatea gustatuko litzaidakeen. 

Bi egun hauek al dudan hoberen pasatzen saiatuko naiz.


Hemen beheran uzten dizuet gaur entzundako abestietako bat.

Biarrate lagunok!!!



AZAROAK 22, ASTEARTEA

PSIKOMOTRIZITATEAN DANTZAN

Atzo astearte eta osetgun guztetan bezala psikomotrizitateko klasea izan genuen lehen orduan. Haurrei klasea hau asko gustatzen zaie eta niri ere bai, oso entretenigarria baita.

Atzokoan zirkuitu bat egin genuen, espumazko pieza desberdinak erabiliz. Haurrak arrastaka, piezen gainean zutik oreka mantenduz edota lau hankatan igaro behar zuten. Arazoa: istripu pare bat izan genituela, baina ez zen ezer larria izan. Gainera istripu txikiak psikomotrizitatetko klasearen parte ere badira, pertsonak eroriaz ikasten baitugu askotan. Oso garrantzitsua da erori eta gero altsatzen ikastea.

Baina zirkuituaren aurretik eta beroketa moduan dantza batzuk egin genituen. Nik eurak baino hobeto pasa nuen asko gustatzen baitzaizkit haurren kantak. Adibidez "txiki txiki txikia" kanta dantzatu genuen edota "Ran rober ran" kanta. Nola mugitzen dituzten gorputzak nire gelako umetxoak!!! Esan dudan bezala niri ere asko gustatzen zait kanta hauekin dantzan aritzea.

Hemen amaiera bezala "Ran rober ran" kanta jartzen dizuet, nere gustukoena.

Hurrengorarteee!!!


martes, 22 de noviembre de 2011

AZAROAK 21, ASTELEHENA

GABONEN ZAIN

Atzo gai berria hasi genuen. Haurrek gogo haundiz espero zuten gaia: GABONAK!!!!! denak oso pozik jarri ziren asko gustazten zaien gai bat delako. Oraindik hilabete bat geratzen da egun berezi horietarako baina haurrak jada egun horiek iristeko desiatzen daude: abestiak prestatu nahi dituzte, olentzero ikusi...

Gai hau lantzeko lehen pauso a hiztegia ikustea izan zen. Piñu, olentzero, Noel, mahaspasa eta antzeko hitzak landu genituen hiztegian. Eta gero gabonetako ipuina irakurri zien: Mari Domingi. Nik ere ez nuen ipuin hau ezagutzen eta asko gustatu zitzaidan. Haurrak ere inoiz baino arreta handiagoz entzun zuten ipuina, olentzero tartean baitago. Egunero ume guztiak lehoitik begira aurkitzen ditut, olentzero ikusteko zain. Guk bergira begira dagoela esaten diegu, eta ondo portatuz gero oparitxo asko ekarriko dizkiela. Eta oso baliagarria da, bestetan baino langileago daude eta. Laister gabonetako abestiak ensaiatzen hasiko dira baina ni zoritxarrez ezingo naiz bertan egon.

Atzoko eguna zenbakiak eta bokalak errepasatzeko ere erabili genuen. Arbelaren zati batean pilota bat marraztu genuen, beste batean bi piñu eta hirugarren zati batean hiru mahaspasa. Haurrek zati bakoitzean zegokien zenbakia idatzi behar zuten. Batzuk beste batzuk baino erreztasun handiagoa dute baina urtean zehar asko ikasiko dute.

Bokalak ikasterako orduan, "i" bokala ikastea tokatu zitzaien. Horretarako andereñoak lurrean borobil bat egin zien eta haur bakoitzari bokal bat zuen txarteltxo bat banatu zien. Bakoitzak "i" bokala zen edo ez jakin behar zuen. "i" baldin bazen borobilean sartu behar zuten eta bestela kanpoan jarri.



Azkeneko asteko lehen eguna izan zen atzokoa eta egunak poliki-poliki pasatzea nahi dut. Ez dut ostirala iristea nahi. Momentu guztiak aprobetxatzen saiatzen naia eta haurrekin al dudan hoberena pasatzen. Ez dut praktikak amaitzea nahi!!!

sábado, 19 de noviembre de 2011

AZAROAK 18, OSTIRALA

ANTZERKIA

ETXEA gaia lantzeko askotan irakurri die Josuenk zazpi antxumeen ipuina eta aurrekoan horren inguruko antzerki bat egitea pentsatu genuen. Horretarako aurreko egunean zazpi antxumeen eta otsoaren karetak prestatu genituen. Oso polittak geratu zitzaizkigun. 

Ostiralean antzerkia martxan jarri genuen. Hiru aldiz egin genuen denek parte har zezaten. Bakoitzari paper bat eskeini genion, nahiz eta zaila egin zen askok nahi baitzuten otsoa izan. 

Andereñoak ipuina orakurri zuen, narratzaile papera egin zuen eta haurrek zegokien esaldiak esan behar zituzten. Azken antzerkia hobeto atera zen, jada haurrek bazekitelako hobeto egin behar zutena. 

Oso ondo pasa genuen denok, asko gustatzen zaie antzerkiak egitea eta astea bukatzeko era ezin hobea izan zen.





Honetaz gain, gure gelakide baten urtebetzea izan zen eta denok batera ospatu genuen eta berak gogo biziz itzali zituen kandelak, eskatu zuen desira betetzeko asmoz. 




AZAROAK 17, OSTEGUNA

HOSTO FESTA

Ostegun arratsaldean hosto festa ospatu genuen. Ospakizun hau udazkena ospatzeko antolatzen dute eta protagonista nagusiak hostoak izan ziren.


Frontoiean egun askotan bildutako hostoak pilatu genituen. Bertara atera ginen 4 urteko bi gelak eta ume guztiak korrika joan ziren hostoekin jolastera, VIVALDI-ren udazkena entzuten zen bitartean. 

han hostoak botatzen dizkiote bata besteari eta oso ondo pasatzen dute. Hasieran ni argazkiak ateratzen ibili nintzen baina gero barrura sartzera animatu nintzen. Azkenean haurrak baino hobeto pasa nuen. Hori bai hostoz beteta amaitu nuen.

Oso ondo pasa genuen denok eta naturak eskeintzen dizkigun gauzaz gozatzeko oso modu ona iruditu zitzaidan. Hemen azpian dituzue argazki batzuk ideia bat egiteko.






miércoles, 16 de noviembre de 2011

AZAROAK 16, ASTEAZKENA

Nere lehen ipuin kontaketa

gaur lehenengo aldiz ipuina kontau dut. Zazpi antxumeen ipuina izan da haurrei kontatu diedana. Andereño Josune dei bat egitera joan eta ipuina kontzeko eskatu dit. bapatean harrapatu dit eta hasieran urduri jarri naiz. "IPUINA!!!!! NOLA???" pentsatu dut. Baina haurra niri adi-adi begira nituela  konturatzean irakurtzen hasi naiz bi aldiz pentsatu gabe. 

Azkenean konturatzerako ipuina irakurrita neukan eta bastante ondo egin dudala uste dut. Hoberena... askotan pentsatu gabe egitea. Bapateko gauza izateak lagundu egin dit. Oso esperintzia ona izan eta hurrengoa jada ez da lehenengo aldia izango eta lasaiago egingo dut. Haurrak ere gustura egon direla uste dut.

Bakoizatren sentimenduak lantzen

Gaur goizean "HARA"-ko beste jarduera bat egin dugu. Honen helburuak gorputza erlaxatzen ikastea, behin erlaxatuta gaudenean gure barne bizitza sortzen dela sentitzea eta gero hori marrazki batean adierazi ahal izatea dira.

Jarduera hauek taldean egiten ditugu eta leku gehiago dagoela eta, ingeleseko gelara joan gara. Bertan haurrak lurrean etzan dira begiak itxita, buruz gora edo buruz behera. Bitartean Aladinen ipuina kontatuko diegu. Ipuin hau kontatuko diegu. Amaitutakoan, ikasleek Aladin direla imaginatu dute eta alfombra magikoan bidaiatzen zutela, zoriontsuak izan diren toki batera.

Ondoren borobilean eseri eta bakoitza non egon den eta nola sentitu den kontau digu. Eta gero ikasle bakoitzak paper batean margotu du egin duen bidaia. Batzuk hondartzara joan dira, beste batzuk anoetara, besteak ilargira bidaiatu dute...

Bidaia marrazten














Bihar jada osteguna eta ez dut astea bukatzeko gogorik. Aste hau amaitzean beste aste bat bakarrik geratuko zait eta. Baina oraindik aste batean esperintzia asko bizitzeko astia izango dugu.

Biarrarte!!!!!!

AZAROAK 15, ASTEARTEA

Ipuin kontalaria!!!!!!!

Atzo, goizeko bederatziak eta  erdietan, ipuin kontalari bat etorri zen eskolara. Ingeleseko gelan elkartu ginen lau urteko haur guztiak eta isil-isilik geratu ginen, ipuina entzuteko zai.

Bi ipuin labur kontatu zizkigun. Biak hortzak garbitzearen garrantziaz itz egiten zuten. Lehenengoan haur bat zen protagonista eta hortzak bai pertsonentzat eta baita  animalientzat ere zeinen garrantzitsuak diren kontatu zigun. Bigarren ipuinean dentista zen otso baten abenturak kontatu zizkigun. haurrak gustora egon ziren hasiera batean, baina denborarekin aspertzen hasi ziren eta geldi mantentzea kostatu zitzaigun. Baina saioaren amaieran haurrentzako oparitxo bat zuten prestatuta: poltsa bat, eta poltsaren barruan, hortzak garbitzeko produktuak, hortzen zainketaren inguruko ipuin bat, sagar bat... Umeak pozez zoratzen bueltatu ziren gelara (eta gu ere).



La Salle ikastetxearen ideologia dela eta, geletan noizean behin erlijioa lantzeko jarduerak egiten ditugu. Erlijio landu baino baloreak lantzen dituzte honen bitartez. Horretarako astean behin edo andereñoak ipuin bat kontatzen die, zeinaren helburua balore bat trasmititzea den. Atzoko egunean hau egitea tokatu zitzaigun. Honetaz gain bibliako pasarte txikitxo bat ere kontatu zen eta abesti bat ere entzun genuen. Normalean momentuko gaiarekin zerikusia du. 

Honetaz aparte, batzuetan txokoetan lanean ari garenean, andereñok orri bat banatzen die non  bost egoera desberdinen marrazkiak agertzen diren. Haurrak egoera horietatk egokiak direnak eta ez direnen artean bereiztu behar dute. Esaterako, Bi lagun joka egoera desegokia eta bi lagun besarkatzen egoera egokia.

Egun bat gutxiago... 



lunes, 14 de noviembre de 2011

AZAROAK 14, ASTELEHENA

Zenbakiak ikasten...


gaurko eginkizun nagusienetakoa, zenbakiak lantzea izan da. Goizeko lehen orduan andereño Josunek zenbakiak dituzten fitza batzuk atera ditu. Lehenengo zenbaki horiek banatzen dizkie ikasleei eta hauek lurrean jarri behar dituzte ordenean. Hau egin ondoren, ikasleak banaka altxatu eskilerak igo edo jetsi behar dituzte. Hau da, eskailerak igo edo zenbakiak 0-tik 10-erako ordenean gailetin pasatu behar dira; eskailerak jeitsi edo zenbakiak 10-etik 0-rako ordenean.


Zenabiak ikasiko ditugu
"0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10"
" 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1, 0"

Gero goizaren amaieran eta arratsaldeko lehen unean, ariketa bat egin dugu, zeinaren helburua irudiak identifikatzea eta bereiztea  zen. Horretarako andereñoak antzekoak edo berdinak diren irudiak erakusten dizkie eta beraiek desberdintasun bat aurkitu edo desberdin izateko aldaketaren bat egin behar dute.


Lehenengo adibidean, 4 gezi berdin ikus ditzakegu. Lau geziak berdinak direla argi dago eta haurrek desberdintasun batlortu behar zuten. Asko pentsatu ondoren eta laguntzarekin gezi bakoitza norabide desberdin batean kokatu dugu. Horrela desberdintasuna gezien kokapena zen.

Bigarren adibidean tamaina berdineko zortzi borobil ikus ditzakegu. Lau borobil hori koloreak dira eta beste laurak kolore desberdinetakoak. Denak desberdinak izan zitezen lortzeko hiru hori kendu ditugu eta horrela kolore desberdineko borobilak utzi ditugu bakarrik lurrean. 

Gaurkoa astelehen lasaia izan da baina nik oso nekatuta amaitu dut. Jolas ordu guztia harrapaketatan edo futbolean jolastera behartzen naute eta eurak nekatzen ez direla badirudi ere, ni behitzat pott eginda amaitzen dut. 

Beraz orain deskantsatzera, 

Biarrateee!!!!




sábado, 12 de noviembre de 2011

AZAROAK 11, OSTIRALA

San Martin eguna. Eta guk ere gelan gure Martintxo genuen...



Gaurko egunean perkusizko intrumentuak landu ditugu, bai goizean eta baita arratsaldean ere. Goizean, danborraz eta panderoaz lagunduz, andereñoak egiten zuena haurrak beren belaunetan joaz errepikatu behar zuten. Arratsaldean lan sakonagoa egin genuen. Arbelean kortxeak eta beltzak marraztu zituen eta haurrei eman zien danborra eta panderoa eurek jo zezaten. 

                                                                                              
Honetaz aparte "Hara" proiektuko beste jarduera bat egin genuen. Beste batean esan dudan bezala, orain astero bat egiten dugu. 

Kasu honetan tentsioa eta lasaitasuna lantzea zen  helburua. Horretarako ikasleak lurrean etzan ziren andereñok musikalasaia jartzen zien bitartean. Gero Josunek esaten ziena egiten joan behar zuten:

- Begiak fuerte itxi eta gero lasaitu.
- Ahoa fuerte itxi etagero ireki lasaituz.
- Ukondoak tolestu gogor eta gero besoa luzatu.
- Bi hankak tolestu gabe zituztela, bat airean altsatu mantenduz eta gero lurrean jarri berriz ere.

Ariketa hauek egindakoan, umeak lurrean etzan ziren besoak eta hankak luze-luze eginda zituztela eta begiak itxi zituzten lasaitasun handiz. Horrela zeudela Andereñoak imaginatu behar zuten esaten zien. Lasai-lasai egon behar ziren, baina ez zuten guztiak lortu geldi egotea. Askok arazoak izaten dituzte lekuan geldi egoteko denbora batean. 





Ostirala egun lasaia izan zen eta azkar pasa zitzaidan. izugarri gustora egoten naiz gelan haurrekin baina deskantsatzeko denbora ere behar dut, horregatik oso ondo etorriko zait asteburutso hau. 

Denok deskantsatzera, astelehena indarrez asteko.

Astelehenerarte...

jueves, 10 de noviembre de 2011

AZAROAK 10, OSTEGUNA

Osteguna. Ia-ia beste aste bat pasa da eta jada praktikak bukatzeko falta diren egunak kontatzen hasi naiz. Geratzen den denbora tope aprobetxatu nahi dut.

Gaurko eguna psikomotrizitatearekin hasi gara, gorputza mugituz esnatzeko. Eta horretarako klase honetan, abesti desberdinak jarri eta hairrekin egin dugu dantza edo jolasak egin ditugu. Hasteko abesti batzuekin librego uzti diegu. Gero beste abesti batzuk jarriz ariketa gidatuak egin dituzte eta ondo amaitzeko, Xagu Txikira jolastu dira haurrak. Jolas hau izugarri gustatzen zaie umeei, jolas ordu guztietan eskatzen didate eurekin jolasteko. 

Klase hau azaldu beharrean bideotxo eta argazki batzuk jarriko dizkizuet. Bertan, egindako jolasez gain, gela nolakoa den ere ikusiko ahalko duzue.

Lehenengo hasierako jardueren argazkia eta bideoak:







Eta amaitzeko xagu txikiren jolasaren bideoak:


 


Klase hau eta gero txokoetan banatu gara (beste sarrera batean txokoen inguruko informazio zehatzagoa emango dut).

Ni txoko batez arduratzen naiz normalean. Gaurko saioan nahiko gora-beherak izan ditut nire txokoko haurrekin. Horrelakoetan konturatzen naiz batzuetan zeinen gogorra den haurrekin lan egitea.

Gaurko eguna nahiko nekatuta amaitu dut, baina biharko indarberrituta egongo naiz.

Biarrarteee!!!!!!


miércoles, 9 de noviembre de 2011

AZAROAK 9, ASTEAZKENA

SUKALDARITZA EGUNA...

Gaur goiz guztia janari goxo-goxoak egiten pasa dugu eta konturatu naiz oso sukaldari trebeak dauzkagula gelan. Gure menua simplea izan da: lehenengo platera pizza eta postre bezala fruta brotxeta. Uuuummmm ze goxoa!!!

Mahai guztiak elakrtu eta haurrak inguruan eseri dira. Pizza baseak zabaldu dizkiegu, denera lau. Lehenengo pausoa tomatea basearen gainean zabaltzea izan da. Denek nahi zuten egin baina pazientzia izan beharra eduki dute. 




Bigarren pausoa urdaiazpiko egosi zatiak botatzea izan da. Haur batzuek nazka aurpegiak jartzen zituzten urdaiazpikoa eskuetan hartzean.


                                 

Atuna ere bota diogu. Nik latak ireki ditut eta olioa bota dut komunean gero haurrak, goilaraz lagunduak eta txandaka urdaiazpikoaren gainean bota dute. 

                                  

Eta amaitzeko...gazta jarri diogu gainean. Momentu honen argazkirik ez dut haurrei laguntzen ari bainintzen. Gero pizza mikrouhinean sartu dugu. Lehenengo emaitza ez da oso ona izan, oso biguna atera zaigu eta oso gutxi egina. Baina beste hiruak labean egin ditugu eta zoragarri atera dira. Jarraian dauden argazkietan ikusten da zeinen gustura jaten zuten haurrek.

                                             

Gero jolas ordura joan gara eta bitartean guk, andereñook, gela txukundu dugu apur bat, nahiko narrats baitzegoen. Gelara bueltatzean eta etxera joan aurretik frutaz eginiko brotxetak egin ditugu. Horretarako fruta desberdinak erabili ditugu: madariak, sagarrak, piña, kiwia... Guk zatitxoak mozten genizkien eta mahai gainean uzten genituen eta beraiek makiltxoan sartzen zituzten nahi zituztenak. Asko gustatu zaie hau, oso dibertigarria iruditu zaie.

                                   

Egun zoragarria izan da. Oso ondo pasa dugu denok, bai haurrek eta baita irakasleek ere. Eta eskolatik tripa beteta atera gara, bazkaldu ere ezin izan dut egin. Sukaldari trebeak eginak gaude!!!! Orain gurasoei  erakutsi beharko diegu zeinen trebeak garen sukaldean. 

martes, 8 de noviembre de 2011

AZAROAK 8, ASTEARTEA

Arratsaldeon denori!!!!!!!!

Gaurko egunean ez dugu ezer berezirik egin, hau da, aurreko egunetan agindakojarduerak landu ditugu gaur ere. 

Goizeko lehen orduan psikomotrizitatea izan dugu. beste klaseen antzekoa izan da: lehenengo musika jarri die dantza egiteko eta gero zirkuitu bat prestatu die. Hau egindakoan libre jolasteko denbora eman die. Baina egon da desberdintasun bat gaurko egunean: irakaslea aldatu da. Normalean psikomotrizitatea ematen duen andereñoa lesionatuta dago eta horregatk bera sendatu bitartean beste bat izango dute. Hau ere oso jatorra da. Haurrei asko gustatzen zaie klase, niri ere txikia nintzenean gustazten zitzaidan moduan, baina klase hau oso laburra egiten da.

Andereño josunerekin berriz ere gaitasunak landu ditugu gaur goizean. Gaurkoan ere berdintasun eta desberdintasun terminoak landu ditugu, beste fitxa desberdin batzuekin.

Arratsaldean, egunero bezala, ordu erdiz ingelesa izan dugu. Azken egun hauetan  abesti bat lantzen egon dira. Abestia ezin izan dut aurkitu eta jarraian kantaren letra jarriko dizuet:

" The cat is on the dog,
  the cat is on the dog, 
  iiiaaa, iiiaaa
  the cat is on the dog.
  The pig is on the cat,
  the pig is on the cat,
  iiiaaa, iiiaaa, 
  the pig is on the cat.
  The cow is on the pig,
  the cow is on the pig,
  iiiaaa, iiiaaa, 
  the cow is on the dog. "

Aurretik margotuak zituzten txakur baten, katu baten, txeri baten  eta bahi baten marrazkia. Bihar amaituko dut margotzen. Guk orriak grapatuko dizkiegu eta ostiralean etxera eraman ahal izango dituzte. Besteetan esan dudan bezala abestien bidez ikasten dute ingelesa eta oso egokia iruditzen zait, haurrek ingelesa ikasteko oso modu efikaza baita.

Hau izan da astearte honetan egin duguna. Bihar sukaldaritza eguna da eta errezeta goxo-goxo bat egingo dugu. Bihar esango dizuet nola joan den, zer beldurra!!!!! 

ANIMO SUKALDARIAK!!!!!!!!!!!



lunes, 7 de noviembre de 2011

AZAROAK 7, ASTELEHENA

Asteko lehenengo eguna. Denok deskantsatuta hasi dugu astea, baina batez ere haurrak eta hau oso nabaria zen. Hitzegiteko gogo handia zuten eta geldi egoteko gogo gutxi. 

Astea, besteetan bezala, asteburuan egindakoa denon artean komentatuz hasi dugu. Baina beti aipatzen ditudanak alde batera utzi eta egun honetan egindako ekintza bereziak aiptuko ditut. 

Lehenengo orduan, ariketa bat egin dugu, non helburua formak desberdintzen jakitea zen. Horretarako andereñok bi zirkulu prestu ditu. Beheko argazkian ikusten dira. Borobil urdinean karratuak sartu behar zituzten bestean karratuak ez zirenak. 



Haur batzuek erreztasun handiz desberdintzen dituzte formak eta segituan dakite non sartu behar duten beraiei egotzitako irudia. Beste batzuek nahi eta ariketa ondo egin ez dakite zergati aesaten eta beste batzuei, formak desberdintzean duda gehiago izaten dituzte. Baina orokorrean lau urterekin badakite irudi bakoitza zein den. Hemen beran ariketa honen argazki batzuk azaltzen dire eta bertan haurrak lanean ikus ditzakegu.






Jarduera hau amaitzean, "sensor" egin dugu. Jarduera hau egiteko ingeleseko gelara joaten gara, bertan beharrezoa den proiektorea baitago. Ariketa honekin, irakurmena lantzen dute. Egun desberdinetan gai desberdinekin zerikusia duten hitzak lantzen dira. Horrela paretan irudia eta izena proiektatzen dira eta izena ere esaten dute. Horrela haurrek izena irudiarekin eta hitzarekin erlazinatzen dute. Hemen behean adibide gisa bi argazki jartzen dizkizuet.



Goizean ere, "Ulises"-en beste jarduera bat egin dugu. Helburua desberdintasun eta desberdintasun kontzeptuak ezagutzea zen. Horretarako andereñok irudi bat erakusten zien eta bertan berdintasun eta desberdintasunak identifikatu behar zituzten.


Aipatu nahi dut "Ulises"-en ariketak egitean, egin beharrekoa animali batzuekin erlazionatzen dituztela: Behatzea igel batekin, oilarra identifikatzearekin, lehoia erlazionatzearekin eta jirafa bereiztearekin. Hemen beheran ikus dezakegu hau adierazten duen irudia. 



Astearen lehen eguna pasa da. Asteazkenean sukaldaritza dugu eta bihar errezeta goxo bat pentssatu beharko dugu. LANERA!!!!!!!!

viernes, 4 de noviembre de 2011

AZAROAK 4, OSTIRALA

Bigarren asteo azken eguna...

Gaur "Hara" proiektuko beste jarduera bat egin dugu. Ia astero bat egitea tokatu zaigu. Arratsaldean egin dugu eta gaurkoan atsegin dugu eta ez dugu atsegin terminoak landu behar genituen. Horretarako haurrei esku banatan aurpegitxo marraztu diegu: batean, aurpegi alai bat eta bestean aurpegi triste bat. Aurpegi alaia "atsegin dut" termonoarekin erlazionatzen da eta aurpegi tristea "ez dut atsegin" terminoarekin.

Jarraian jostailuzko janariak erakutsi dizkiegu. Gustukoak bazituzten irrifarrea zuen eskua altxatu behar zuten eta gustukoa ez bazuten aurpegi tristea zuen aurpegia. Prozesu hau jostailuekin eta arropekin errepikatu dugu. Haurrek oso ondo pasa dute, baina batzuek oarindik ere ez zuten oso argi terminoen eta aurpegien arteko harremana eta nahastu egiten zire.

Honetaz gain gaurko eguna besteen antzekoa izan da, baina haurrak oso aztoratuta zeuden azken eguna zela eta.

Mantalak etxera eraman ditugu. Jada pasa da bigarren astea. Orain deskantsatzeko bi egun dauzkagu eta jarraian daukagun 5 eguneko asteari aurre egiteko prestatzeko.

Besterik gabe, HURRENGO ASTERARTEEE!!!







AZAROAK 3, OSTEGUNA (opariz betetako eguna)

Atzoko egunean ez nuen astirik izan atzoko gertaerei buruzko informazioa emateko, beraz gaur lan bikoitza daukat.

Beste egunen oso antzekoa izan zen eta egunero bezela oinarrizko egitekoak "Ulises" eta txokoak izan ziren. Psikomotrizitatea ere izan genuen, ostegunero bezala eta beste zirkuitu bat egin genuen. Honetaz gain, oraingo gaiarekin (etxea) zerikusia duen hiztegia landu dugu. Horretarako kartel batzuk erabili ditugu, non txirritx azaltzen den etxeko gela desberdinetan. Honekin haurrek etxeko zati desberdinak edo objektu desberdinak identifika ditzakete.

Baina egun honetako ekintzarik esanguratsuena, marrazkien ordu librea zan zen. Egoera hau oso espontaneoa izan zen. Haurrak jolas garaitik bueltan, marrrazkiak egiten hasi ziren eta andereñoak gelditu beharrean segitzen utzi zien. Oso gustora egon ziren. Asko gustatzen zaie horrelako momentu libreak izatea.

Eta marrazketa momentu horretatik lortuta emaitza hemen behekoa izan zen. Ni beraiekin eseri nintzen eta marrazten hasi nintzen eta hiru haurrek oparitxo hauek egin zizkidaten. Nik izugarri ondo pasa nuen, haurren pare. Oparitxo hauek ilusio handia egin zidaten. Nire gelako paretan jarriko ditut, haurrek egindako lehen opariak dira eta.    Ze pozik nagoen!!!!