Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta ikastetxea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikastetxea. Mostrar todas las entradas

jueves, 12 de enero de 2012

HARA proiektua

HARA-rekin geure burua lantzen

HARA La Salle ikastetxeek 2010-2011 ikasturtean martxan jarritako proiektua da. Honekin Haur Hezkuntzatik, Batxillergorarte  egiten dute lan, hau da,adin guztietarako pentsatutako proiektua da.

Honen helburua barnetasuna lantzea txikitatik helduak diren arte: arnasten ikasten dute, erlasatzen, sentimenduak adierazten, euren burua topatzen, etab. ikasten dute. Batez ere, aurretik aipatu dudan bezala, bakoitzak bere burua lantzea du helburu. 

Horretarako hainbat jarduera pentsatuta daude eta jarduera hauek adinaren arabera aldatzen edo garatuagoak izaten joango dira. Ariketa hauetako batzuk pratiketako egunerokoan ikusi ahal izango dituzue.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

LA SALLE-KO LELOA

La Salle-k ere badu bere leloa eta noizean behin andereñoak haurrei jarzten die entzuteko. Hauek letra oso ondo dakite eta oso gustuko dute abestia. Ni ere egunero abestia buruan dudala joaten naiz etxera.


Hemen duzue leloaren partitura eta letra.




domingo, 13 de noviembre de 2011

TXOKOETAN


Egunero aipatzen dudan bezala, goiz eta arratsaldetan haurrak txokoetan banatzen dira ariketak egiteko. Goizean txoko batean egoten dira eta arratsaldetan beste batean. Horrela bi egunetan denak txoko guztietatik pasa dira, lau txoko baitaude.

1.- Etxe txokoa

Txoko hau etxe itxura duen gelako atal bat da. Bertan haurrek jolastu egiten dute. Txoko honetan batez ere jolas sinbolikoa ikusiko dugu, helduei ikusten dieten jarrerak eta egoerak errepikatzen baitituzte: janaria prestatu, telefonos hitz egin....

Txoko honetan ere ordenagailua dago. Bertan Txirritx-en programarekin jolasten dute: puzzleak egin ditzakete, bikoteak bilatzeko jolasak, margotzeko irudiak, ipuinak...

Batzuk ordangailuan egoten dira denbora guztia eta ez dira etxean jolasten. Beste batzuei ordenagailuak ez die atentzioa deitzen eta nahiago dute beste jolas batzuetan aritu.

 







2.- Marrazketa txokoa

Txoko honetan ariketa liburuko fitxak egoten dituzte. Batzuetan plastilinarekin egiten dituzte marrazkiak, beste batzuetan tenperaz baliatzen dira. Normalean aurrez finkatutako jarduerak egiten dituzte eta egunean eginbeharrekoa amaitzean marrazki libreak egiten uzten diete.

 







Goiko argazkian esaterako,euren familiak marraztu behar zituzten haurrak.

3.- Matematika txokoa

Txoko honetan ariketa liburuko beste fitxa bat egiten dute.Normalean geometria edo zenbaki ariketak izaten dira: karratuak eta borobilak landu; 1,2 eta 3 zenbakiekin zerikusia duten ariketak...









4.- Liburutegi txokoa

Amaitzeko liburutegi txokoa dago. Bertan liburu bereko beste fitxa bat egiten dute. Fitxa horiek normalean lantzen ari diren ipuinekin zerikusia duten ariketak izaten dira. 

 







Hauek dira gelan dauden lau txokoak. Haurrei asko gustatzen zaie txokoetako ariketak egitea. Eguna hasi orduko txokoetan egoteko momentuaren zain egoten dira. Orain andereño Josune eta ni gaudela, normalean bera txoko batez arduratzen da eta ni beste batez, baina zaila izaten haur guztiei lagundu ahal izatea.

Txokoetako ariketak egunero egiten dira. Beste jarduera batzuk alda daitezke baina hau egunero egiten diren oinarrizko gauzetako bat da.

Zein ondo  pasatzen dugun egunero txokoetan!!!


miércoles, 26 de octubre de 2011

ULISES PROIEKTUA


Lehen egunaren azalpena eman dudanean ez dut aipatu atal hau. Lehen orduan, arduradunak bere eginbeharrak egin eta gero Ulises egiten dute. Aurretik entzun izan dugu zerbait proiektu honen inguruan eta egia esan niri atentzioa gehien deitu didana izan da, aurretik sekula ikusi gabe nengoelako. Zertan datzan ez dakitenentzat argibide txiki bat emango dut. 

Ulises proiektuaren helburu nagusia    haurren neuronak garatzea da, baina honetaz gain, umeei sakoneko eduki  kognitibo batzuk sortzea ere du helburu.

Hau lantzeko helburuarekin, irakasleak txartel batzuk dauzka, bakoitza irudi batekin. Normalean irudiak gaika sailkatuta daude eta gai bakoitza 8 edo 10 irudiz osatua dago. Irakasleak egunean bitan, irudi horiek erakusten dizkie ikasleei, oinarrizko datu batzuk esaten dizkien bitartean. Esaterako, koadro baten irudia bada, zein den bere izena, zein urtetakoa den eta horrelakoak esaten dizkie. Garrantzitsua da haurrek irudia ikusten duten bitartean adi egotea eta ez hitzik egitea. Horregatik  irakasleak geratu gabe esaten dizkie datuak, hitz egiteko aukerarik eman gabe.
            
Egia esan, oraindik ez naiz gai proiektu hau egokia denaren inguruan iritzia emateko, bitan bakarrik ikusi dut eta. Baina bai esan dezaket haurrak irudi bakoitzaren izen eta datuak memorizatzen dituztela kasu gehienetan, eta honetaz gain, desiratzen egoten direla “Ulises”-en momentua iristeko

martes, 25 de octubre de 2011

IRAKASLE TALDE ZORAGARRIA!!!!!!

Hasiera batean koordinatzailea eta nire tutora Josune baino ez nituen ezagutzen. Piskanaka-piskanaka, eguna pasatu ahala, La Salle ikastetxeko Haur Hezkuntza osatzen duen talde guztia ezagutu dut

Esan dudan bezala niri egotzi zaidan irakaslea Josune da, haurrak maite dituela nabaria den emakumea. Nirekin hasiera batetik oso jatorra izan da eta asko lagun dit, edozein duda dudala ere bera argitzeko prest dago uneoro. Baina beraz aparte beste bi irakasle ezagutzeko aukera ere izango dut praktika hauetan (beno, egia esan irakaslea asko ezagutuko ditut, baina konkretuki beste birekin egingo dut lan). Ingeleseko asignatura Eukene izeneko irakasleak ematen du, eta arratsaldean ingelesa izan dugunez berarekin lan egiteko aukera izan dut. Haurrei hizkuntza hau abestien bidez irakasten die eta hauek oso ondo pasatzen dute. Honetaz hain, psikomotrizitate klasea ere beste irakasle batek ematen die. Oraindik ez  dut klase hau ikusteko aukera izan, baina bera jolas tartean ezagutu dut eta oso jatorra izan da praktiketan gauden guztiokin.

Hau guztia esanda, eskertu nahi diet irakasle guztiei, aukera eman digutela (guk eskatzeko beharrik izan gabe) klaseak amaitu eta gero hurrengo eguneko materiala prestatzen geratzeko. Hau oso baliagarria izango zaidala argi dut, irakaslearen lana ez baita klasera mugatzen eta horrela aspektu guztiak ezagutu ahal izango ditut.

Beraiei esker, gure bidai hau zoragarria eta aberasgarria izango dela argi daukat.

lunes, 24 de octubre de 2011

PRAKTIKETAKO IKASTETXEA


     


Nire lehen pratikak La Salle-Legazpi ikastetxean egingo ditut. Ikastetxe hau Zumarragan dago kokatuta, Donostiatik 60 km-tara dagoen herri batean. Nahiko ondo kokatuta dago, herriaren erdian eta parean parke handi bat du frontoi eta guzti.
Bertako pedagogia, eurenak diren hezkuntza proiektuetan dago oinarrituta nagusiki, hazkuntza berritzaile bat eskeintzeko asmoz. Esaterako Hara proiektua edota Ulises.
Ikastetxe honetan 0-16 urte bitarteko ikasketak eskeintzen dira: 0-2 urte bitarteko haurtzaindegi zerbitzua dago, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren hezkuntza. 
Honetaz gain bertan autobus eta  jangela zerbitzua ere badute.Besterik gabe, hau da nik praktikak egingo ditudan ikastetxearen deskribapen txiki bat. Nire eguneroko ekintzak kontatzen joaten naizen bitartean, informazio gehiago eskaintzen ere joango naiz.