Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta metodologia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta metodologia. Mostrar todas las entradas

jueves, 12 de enero de 2012

HARA proiektua

HARA-rekin geure burua lantzen

HARA La Salle ikastetxeek 2010-2011 ikasturtean martxan jarritako proiektua da. Honekin Haur Hezkuntzatik, Batxillergorarte  egiten dute lan, hau da,adin guztietarako pentsatutako proiektua da.

Honen helburua barnetasuna lantzea txikitatik helduak diren arte: arnasten ikasten dute, erlasatzen, sentimenduak adierazten, euren burua topatzen, etab. ikasten dute. Batez ere, aurretik aipatu dudan bezala, bakoitzak bere burua lantzea du helburu. 

Horretarako hainbat jarduera pentsatuta daude eta jarduera hauek adinaren arabera aldatzen edo garatuagoak izaten joango dira. Ariketa hauetako batzuk pratiketako egunerokoan ikusi ahal izango dituzue.

sábado, 26 de noviembre de 2011

IKT-en inguruan

IKT-em inguruan galdera batzuk egin dizkiegu gure ikastetxeko andereñoei. Horrela eskola honetako IKT-en erabilpenaren inguruan zertxobait gehiago jakin ahal izan dugu. La Salle-Legazpi ikastetxean lau ikaskide gaude praktiketatan eta horregatik denon artean egin dizkiegu galderak, azken galdera izan ezik, bakoitzak bere tutoreari egin diona. 

Hemen dituzue galderak eta euren erantzunak:

1. Nola lantzen dira informazio eta komunikaziozko teknologiak?

-Gela bakoitzean: ordenagailua dago, irrati kaseta,
-Gela batean: proiektorea dago zine saioak egiteko, CREA egiteko, SENSOR egiteko. Baita ere telebista bat dago, baina proiektorea dagoenetik ez da erabiltzen.
-Irakasleek informazioa bilatzeko, materiala osatzeko, erabiltzen dute internet.
-Behar izanez gero, eskolako liburutegian arbel digitala dago, nahiz eta haur hezkuntzan ez duten erabiltzen.

2. Zer nolako materiala erabiltzen dute?

-Ttanto, Txirritx, Xango, hauek Urtxintxa barnekoak dira): CD bat daukate, eta bertan ipuinak, jolasak, abestiak eta antzekoak daude.
-Pirritx, Porrotx eta Marimototx: bideoak, abestiak, ipuinak, jolasak
-Ingeleseko bideoak: Nursery Rhymes eta youtubetik hartutako bideo ezberdinak.
-Hizkuntza lantzeko bideoak: batez ere euskara eta ingelesa. “Haurrak euskalduntzen bideoaren bidez” euskara lantzeko (Xabier Leterenak)
-Bitxitarrak: fitxa liburuak, osagarriak, plantillak egin ahal  izateko, ipuinak, … (denetatik erabiltzen dute).
- Sorgin Xarmangarria

3. Internet erabiltzen da? Zertarako?

Irakasleek bakarrik erabiltzen dute:
-Materiala osatzeko marrazkiekin, argazkiekin, informazioarekin, …
Adibideak: Picassa Web, Maestra infantil
(picasaweb.google.com) honen bidez, maestra infantilen aldizkaria lortzen dute.

4. Parte hartzen dute IKTko proiekturen batean? Zein da eta zertan datza?

IKT taldea osatzen ari da, geroz eta funtzio gehiago webaren bidez egiteko asmoz eta teknologiak geletan etorkizunean gehiago sartzeko asmoarekin. Gaur egun, Sallenet. web orriaren bidez familiei notak helarazteko eta eskolako informazioa bertatik eskaintzeko erabiltzen dute.

5.Nola lotzen da metodologia IKTarekin?

Askotan erabiltzen dute gelan ematen diren jardueren osagarri moduan. Adibideak: “etxea” gaia lantzen ari badira, etxearen inguruko bideoak ikustera joaten dira, hiru txerritxoena, zazpi antxumeena, eta antzekoak.
Denbora pasa bezala ere erabiltzen dute: zaintzan daudenean, bazkaltzera joan aurretik, esaterako, proiektorean bideoak eta pelikulak jartzen zaizkie.

6. Zerbait berezia egiten da sormena lantzeko teknologiarekin? Zer eta nola?

Egia esan, sormena dezente lantzen da geletan, baina teknologiarekin ez. Sormena lantzeko programa ezberdinak daude, CREA bezalakoak, baina teknologien erabilera ez dago gelako dinamiketan sartuta. Esan digute, gustatuko litzaiekeela etorkizunean arbel digitala izatea haur hezkuntzan, bertan marrazkiak denon artean egiteko eta gordetzeko, eta berriro ere erabiltzeko.
Xango bezalako CDtan eskaintzen dira programak, ordenagailu bidezko programekin marrazkiak egiteko.

7. Zertarako erabiltzen da bideoa eta nola?

Lehen esan dugun bezala, hizkuntzak lantzeko eta haurrak hizkuntza hauek entzutera ohitzeko erabiltzen dira; batez ere, euskara eta ingelera lantzeko.

8. Proiektu telematiko batean parte hartzen al dute?

Orain arte ez dute parte hartu honelako proiektuetan.

9. Zerbait egiten al da kritikotasun alderdia lantzeko teknologiaren aurrean?

Ez da honelakorik lantzen, haurrak ez baitituzte teknologiak gelan erabiltzen, gelako ordenagailuaz aparte.

10.Zer nolako galderak planteatzen diote gurasoek zure gelako irakasleari IKTri buruz?

Gurasoak tutoretza saioetan egiten dituzte galdera hauek, eta batez ere , materialei buruz eta hauen egokitasunari buruz.
Galderarik ohikoenak:

-          Zenbat denbora pasatu beharko lukete haurrek telebista eta ordenagailu aurrean?
-          Zeintzuk dira programarik egokienak ?
-          Nola dakigu ondo erabiltzen dituztela?

11. Aholkua eskatzen diote irakasleari ? Zertaz ?

Bai, aurreko galderan azaldu dugun bezala.

12. Nola egin du gelako irakasleak bere prestakuntza IKT-ko arloan? Bere kabuz? Ikastaro batean? Eskolan?

Ikastexte honetako beste irakasle guztiek bezala, orain dela bi urte IT txartela atera zuen. Hau lortu ahal izateko bere kabuz ikasi zuen  baina azterketa irakasle guztiei batera egin zieten eskolan.

domingo, 13 de noviembre de 2011

TXOKOETAN


Egunero aipatzen dudan bezala, goiz eta arratsaldetan haurrak txokoetan banatzen dira ariketak egiteko. Goizean txoko batean egoten dira eta arratsaldetan beste batean. Horrela bi egunetan denak txoko guztietatik pasa dira, lau txoko baitaude.

1.- Etxe txokoa

Txoko hau etxe itxura duen gelako atal bat da. Bertan haurrek jolastu egiten dute. Txoko honetan batez ere jolas sinbolikoa ikusiko dugu, helduei ikusten dieten jarrerak eta egoerak errepikatzen baitituzte: janaria prestatu, telefonos hitz egin....

Txoko honetan ere ordenagailua dago. Bertan Txirritx-en programarekin jolasten dute: puzzleak egin ditzakete, bikoteak bilatzeko jolasak, margotzeko irudiak, ipuinak...

Batzuk ordangailuan egoten dira denbora guztia eta ez dira etxean jolasten. Beste batzuei ordenagailuak ez die atentzioa deitzen eta nahiago dute beste jolas batzuetan aritu.

 







2.- Marrazketa txokoa

Txoko honetan ariketa liburuko fitxak egoten dituzte. Batzuetan plastilinarekin egiten dituzte marrazkiak, beste batzuetan tenperaz baliatzen dira. Normalean aurrez finkatutako jarduerak egiten dituzte eta egunean eginbeharrekoa amaitzean marrazki libreak egiten uzten diete.

 







Goiko argazkian esaterako,euren familiak marraztu behar zituzten haurrak.

3.- Matematika txokoa

Txoko honetan ariketa liburuko beste fitxa bat egiten dute.Normalean geometria edo zenbaki ariketak izaten dira: karratuak eta borobilak landu; 1,2 eta 3 zenbakiekin zerikusia duten ariketak...









4.- Liburutegi txokoa

Amaitzeko liburutegi txokoa dago. Bertan liburu bereko beste fitxa bat egiten dute. Fitxa horiek normalean lantzen ari diren ipuinekin zerikusia duten ariketak izaten dira. 

 







Hauek dira gelan dauden lau txokoak. Haurrei asko gustatzen zaie txokoetako ariketak egitea. Eguna hasi orduko txokoetan egoteko momentuaren zain egoten dira. Orain andereño Josune eta ni gaudela, normalean bera txoko batez arduratzen da eta ni beste batez, baina zaila izaten haur guztiei lagundu ahal izatea.

Txokoetako ariketak egunero egiten dira. Beste jarduera batzuk alda daitezke baina hau egunero egiten diren oinarrizko gauzetako bat da.

Zein ondo  pasatzen dugun egunero txokoetan!!!


miércoles, 26 de octubre de 2011

ULISES PROIEKTUA


Lehen egunaren azalpena eman dudanean ez dut aipatu atal hau. Lehen orduan, arduradunak bere eginbeharrak egin eta gero Ulises egiten dute. Aurretik entzun izan dugu zerbait proiektu honen inguruan eta egia esan niri atentzioa gehien deitu didana izan da, aurretik sekula ikusi gabe nengoelako. Zertan datzan ez dakitenentzat argibide txiki bat emango dut. 

Ulises proiektuaren helburu nagusia    haurren neuronak garatzea da, baina honetaz gain, umeei sakoneko eduki  kognitibo batzuk sortzea ere du helburu.

Hau lantzeko helburuarekin, irakasleak txartel batzuk dauzka, bakoitza irudi batekin. Normalean irudiak gaika sailkatuta daude eta gai bakoitza 8 edo 10 irudiz osatua dago. Irakasleak egunean bitan, irudi horiek erakusten dizkie ikasleei, oinarrizko datu batzuk esaten dizkien bitartean. Esaterako, koadro baten irudia bada, zein den bere izena, zein urtetakoa den eta horrelakoak esaten dizkie. Garrantzitsua da haurrek irudia ikusten duten bitartean adi egotea eta ez hitzik egitea. Horregatik  irakasleak geratu gabe esaten dizkie datuak, hitz egiteko aukerarik eman gabe.
            
Egia esan, oraindik ez naiz gai proiektu hau egokia denaren inguruan iritzia emateko, bitan bakarrik ikusi dut eta. Baina bai esan dezaket haurrak irudi bakoitzaren izen eta datuak memorizatzen dituztela kasu gehienetan, eta honetaz gain, desiratzen egoten direla “Ulises”-en momentua iristeko